IKASTETXEA‎ > ‎

HEZKUNTZA PROIEKTUA



Elkarrizketan oinarritutako heziketa bultzatzen dugu, haurraren askatasuna abiapuntutzat hartuta, eta elkarbizitzan jardutea xede izanda. Horrez gain, sen kritikoa, sormena eta gure gizartean integratzea eta interakzioan aritzea ahalbidetuko diegu hainbat gaitasun landuz.

Hezkuntza eragile guztien ardura da, beraz, estamentu guztietako eragile bakoitzaren erantzukizuna eta denen arteko elkarlana oinarri hartuta, gure xede eta erronkak lortzeko lan egingo dugu.
Antolamendua partehartzean, autonomian eta kudeaketa eredu demokratikoan oinarritzen da, eta hau guztia partehartzeko eta erabakitzeko estamentu guztietan bermatzen da: OOG, klaustroa, zuzendaritza taldea…