ZERBITZUAK‎ > ‎

JANTOKIA

Comedor Mariturri Ikastetxea


https://sites.google.com/a/mariturrieskola.com/mariturrieskola/servicios/el-comedor/plate-303475.png
Menuak ikusteko irudia klikatu.

Mariturri eskolan umeak familia giroan egon behar direla eta poliki-poliki sozializatu behar direla uste dugu. Familia giroa eta erlazioak hobetzeko, umeak etxean bazkaltzea gomendatzen dizuegu. Izan ere, janaria erlazio afektiboak sortzeko bitartekaria da.

Mariturriko eskolak eskaintzen duen jantoki zerbitzua “zuzeneko kudeaketa”-ren bidez egiten da, hau da, 2000.eko martxoak 22ko legediak araututakoa da.

 Ikasle guztiei eskeintzen zaien zerbitzua den arren, eskolak jantokiko zerbitzuari garrantzia handia ematen dio. Hau dela eta, familien, klaustroaren eta oro har, hezkuntza komunitatearen hausnarketa eskatzen duela pentsatzen dugu. Izan ere, gure helburuetako bat zerbitzuaren erabilera zintzoa bultzatzea da. Kontziliazio familiarrak suposatzen duen esfortzuaz kontziente gara, hala, zerbitzuaren erabilera beharrezko  kasuetara mugatzea gomendatzen dugu, ezinbesteak ( lana, distantzia…) bultzatuta,  seme- alaben kargu egin ezin diren familientzat bideratutako zerbitzua baita.

 


Jantokiko triptikoa. Hainbat informazioa interesgarrirekin.