ZERBITZUAK‎ > ‎

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK


Mariturri eskolako AMPAk antolatzen ditu eskolaz kanpoko ekintzak.

Kanpoko jarduerek ikasleen heziketa integrala bultzatzea dute helburu aisialdia antolatzen laguntzen duten ekintza motibagarrien bitartez.


Ekintzen helburu bateratuak:
  • Ikasleen euskararen erabilera komunikazio tresna bihurtzea klaseko         ingurutik kanpo.
  • Gaitasun sozial eta emozionalen  garapena zaindu eta bultzatzea. 
  • Kanpoko ekintzetan transmititzen diren baloreak begirunea eta laguntasunarenak izatea, bai taldekideekin bai monitoreekin eta bai parte hartzen duen pertsona ororekin. 
  • Erronka berriak lortzera motibatzea giro lehiakor nahiz laguntasun giroan, porrotak eta okerrak asimilatzen eta talde lanaren garrantziaren ikaskuntzan aurrera egiten.
  • Mugimendu gaitasunak garatzen laguntzea.
  • Kultura unibertsalaren eta euskal kulturaren garapena bultzatzea.