ZERBITZUAK‎ > ‎

ZAINTZA ZERBITZUA


Zaintza gela goizero ikastolako ordutegia hasi aurretik eskaintzen den zerbitzua da. Zerbitzua goizeko lanaldian ari diren edo goizean seme-alabak atenditzeko zailtasunak dituzten gurasoei dago zuzendua

Gurasoek lehenago eskolara ekar ditzakete. Era honetan, 08:00etatik klaseak hasteko ordua iritsi arte begirale baten ardurapean egongo dira eta 09:00etan dagokien ikasgelara joango dira.

Honetaz gain jakin behar duzuena zera da:

  • Interesa daukaten gurasoek kudeaturiko zerbitzua da.
  • Kuota: Zerbitzu hau erabiltzen duten ikasle eta begirale kopurua kontuan hartuz erabakiko da.
  • Zerbitzu hau eskaintzeko eskolak utzitako ikasgela bat erabiliko da.