LIBURUTEGIA

Gure eskolako liburutegia ikaskuntza prozesurako beharrezkoak diren hainbat baliabide garatzen laguntzen duen gunea da.  Espazio honek, besteak beste, irakur zaletasuna bultzatzea eta ikasleak informazioaren erabileran trebatzea bilatzen du. Gaur egungo gizartean moldatzeko ezinbestekoak diren informazio eta ideiak biltzeaz gain, konpetentzien garapenerako baliabidea da liburutegia.

Eskola komunitate osora zabalik dagoen gunea da eta material anitzak eskaintzen ditu. Honez gain, ikasleriaren, irakasleriaren eta familien parte hartzea bultzatzen duten ekintzak burutzen dira.

Badaramagu urteak liburutegia liburu desberdinekin hornitzen (azken nobedadeak, ipuin klasikoak, kontsulta liburuak, komikiak...) eta irakurketaz gozatzeko espazio egoki bat prestatzen. Aurten, liburutegiaren birmoldaketa bat egin da eta bi espazio sortu dira, bat maileguak egiteko eta beste bat lasai eta gustora irakurtzeko; horretarako koltxoi, puff eta eserleku bereziak erosi dira.

Hemendik aurrera espazio honi erabilera anitzak emango zaizkio: maileguak, ipuin kontaketak, euskararen trasmiziorako ekintzak, idazleen aurkezpenak eta proiektuetako ekintza bereziak besteak beste.

2022/2023 Liburutegiko mailegutarako txandak

22_23 EGUTEGIA AZKENA+-1.pdf

Mariturriko Liburutegiko katalogoa

Katalogo honetan klikatuta eskolan ditugun liburu guztiak ikus dezakezue. Zuen seme-alabak liburu jakin bat nahi izanez gero hemen kontsultatu dezakete eta dagokien txandan hartu dezakete: